XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gayak ¿BARDINTASUNA...?

Emen, ludijon, bardinttasuna eskatzen daben gixonak, jaditxi eziñeko gauzea eskatzen dau.

Gixonen neurrija, ta gixarrteko gora-berak be, bardin-ezak dira, ba, emen, batta egunak eurak be.

Zorijona ta zoritxarra barriz, bata-bestiaren jarrai dabiltz.

Eta au, egunoro ikusten doguna da: -¡Au egunaren ederra ta alaya!- batek esaten dau.

Eta onetara itz dagijanarentzat, ederr eta alai begittandu ixan yakan eguna, beste egunen antzik bakua da: ederren arrtian ederrena, ta alayen arrtian alayena.

Beste batek, ostera, egun berberian, beste naigabezko itzoik oguzten dauz: - Gaurrko egun au baño ittun eta zoritxarrekuagorik, iñoz eztot ezagutu ixan.

Eta lenenguarentzat ederra ta alaya ixan dan eguna, ta bigarrenarentzat ittuna ta zoritxarrekua, egun bat ixan da, eguzki bakarr batek argittu ta berotu ixan daben uda-egun eguzkitsu bat.

Egun orretako jazokunak, baña, bardingiak ixan dira.

Lenenguari, egun orren goxak, osasun-izpijak ekarri ixan dautsaz, eta pozez beterik imiñi.

Bigarrenari, ostera, zoritxarrak ukutu dautsa, ta atsekabe-arrtera eruan.

Eguna, barriz, bat ixan da, bijentzat bat.

Egun ori argittu ixan dauan eguzkija be, bat, bijentzat bardiña.

Eta alan be, batak alai eretxi dautsanari, bestiak itxusi tta ittun eretxi dautsa.

¿Zijua? Bakotxaren bijotza, bakotxaren gogarua, bakotxaren ixakera ta adua.

Gixon bakotxak, bakotxaren ixakera berezija dogu, ba.

Gogaro alaikuak.

Begi-aurre agertzen yakazan gauzak be, alai ta zoruntsu ikusten dauz.

Gogaro illun eta ittunekuak, ostera, gogaro-begi ittunen argijaz: ittun eta illun.

Atzo, garilla'n 10'garrena, Kistobal deunaren jaya ixan zan.

Oiz-mendirantz begiratu geban, eta mendi-txuntxurr aretaratu zan gastedijari begira jarri.

Areik erakusten eben alattasuna, neurri bako alattasuna ixan zan.

¡Au egunaren ederra ta alaya! -esaten eben, eta ¡ujuju! ta dantzan egin.

Gerotxubago, baña Berrmeo'rantz begira jarri gara.

Eta Berrmeo, baltzez jantzitta dala, negarrak-negarr egitten ikusi dogu.

¡Au egunaren ittuna! esaten eben, eta negarr egin.

Negarr-intziri tta ittuntasun areik, aurreko egunian arrantzuban ebiltzala San Francisco de Asís arrantzu-ontzijan erijotzea idoro eben zoritxarreko arraintzale gaxuak sorrturikuak ixan ziran.

(Goyan begoz).

Zoritxarr gusti arein erdijan ezetariko poz-argi barik illunpian aurkitzen ziran arraintzale errukarrijak, euren anayen illobija zan itxasuari areyo-antzo begiratuten eutsoen, eta intziri-arrtian itz oneik oguzi: ¡Itxasua dan ankerra!.

Itxasua, batzubentzat, ankerra da ixan be.

Beste batzubentzat, ostera, alaya.

Bermeotarr arraintzale samindubak, euren zoritxarra bide dala itxasuari ankerra dala esaten dautsoen bittarrtian, Laida ta Laida-antzeko ondarrtzetan itxas-uin jolaslarijen-arrtian jolasian diñardubenak, itxasuari abegi onez begiratuten dautsoe, ta osasungarrija dala, ta abarr, esanaz, anei itz goralgarriz goraldu.

Eta itxasua bat da.

Bat dala be, baña, batzubentzat on-ona da.

Beste batzubentzat, ostera, txarra be txarra.

Beraz, ezta bardiña.

Erlejeru batek, amarr erleju egin dauz, eta gai bardiñakaz egin ixan dauzala esan dau, eta saneurrijak be bardiñak dabezela.

Bardin dabiltzan edo ez ikusteko, baña ordu bat-batian jarri dauz, eta ordubak zenbatuten imiñi.

Eta ¡a alatza! Gabeukazkin batek egiñiko gabeukatzak; gai bardiñakaz egiñak eta ordu bat-batian euren lana asi ixan dabenak, ogeta lau ordu baño len, bata-bestiagandik bananduten asi dira: batzuk aurreratu, beste batzuk atzeratu, ta urrenguak erdijan geratuten.

Gustijak erakutsi dabe euren bardingetasuna.

Erlejugin batek berak dagixan erlejuen bardintasuna jaditxi ezin ba-dau, gixarrteko bardinttasuna,¿nok jaditxi?.

Gustijok neurri batekuak ixatia: danok bixi-era bardiña ixatia eziñekua dala, argi be argi ikusten dana da.

Oraingo bardingetasun larregi au apurr bat bardindu leikena da orratiño.

Bardintze au, bata-bestiaganako mattetasunetik sorrtu biarr dana da, barriz, eta ez bardinttasun-zaliak eta abarr gura daben lez, gorroto-bidetik.

SOMORROSTRO'RA

- Igandian Muskets'era zuaz, ¿ezta?.

- Igandian Muskets'era nua.

Eta nigaz batera, amabost millatik gora.

- Orduban, neu be ba-nua.

-¿Eta zure adizkidiak-eta, ez?.

- Areik be juango dirala uste dot.

- Euren egin biarr bat egin baño besterik eztabe egingo.

- Egija orixe da ixan.

Beraz, iganderarrte.

- Bai, aberrkide: iganderarrte.

IBON.